Durangoko Azokak eta Eroskik bost urteko hitzarmena sinatu dute kultura sustatzeko helburuagaz

Anboto 2021ko urr. 21a, 13:47

Hitzarmena sinatu dute gaur goizean Nerea Mujika Gerediagako presidenteak eta Mikel Larrea Eroskiko Komunikazio eta Harreman korporatiboen zuzendariak. Euskal kultura babestea da hitzarmenaren helburua. 

"Ziurgabetasun handiko garaiak izan dira, eta oraindino ere hamaika erronka ditugu aurrez aurre", azaldu du Mujikak. Hitzarmenagaz, Eroskik Azokaren zabalkundea egingo du bere establezimenduetan, eta beste urte batez, erakusmahaia izango du Landako gunean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!