Gerediaga elkarteak, Durango 1936 elkarteak eta Durangoko Udalak ikerketa bat hasi dute Martxoaren 31ko bonbardaketaren ondorioz hobi komunetan lurperatu zituzten biktimak lokalizatzeko. Kontua da eraso hartan hildakoak Durangoko hilerrira eraman zituztela bonbardaketaren egunean bertan eta ostekoetan, eta, biktimetako asko hobi komunetan lurperatu zituztela. Gaur egun, Gerediaga elkarteko Jon Irazabali eskerrak hobi komunetan lurperatutakoak 84 direla jakina da. Baina arazoa da hobi komun horien kokapena, gaur gaurkoz, ezezaguna dela. Eta puntu horretan dago hain zuzen, ikerketaren gako nagusietako bat. Durangoko Udalak eskaera ofiziala egin dio Gogora institutuari. Hobi komun horien kokapen zehatza non dagoen ikertzeko eskatu dio. Gerediagaren ustez, bi lirateke hobi komunak, eta Durangoko hilerrian egongo lirateke. Bertako lurperatzailea izandakoaren testigantzetan eta garaiko dokumentazioetan oinarrituta kokatu izan dute balizko lokalizazio hori.
Bestalde, Gerediaga, Durango 1936 eta Udala lanean hasi dira "ehortzitakoak identifikatu eta gaur egungo familiarteko eta ondorengoak lokalizatzeko". Hori dela eta Gogora Institutuak zabaldutako diru-laguntza deialdi batera aurkeztu dute ikerlana. Azterketak hiru hilabeteko iraupena izango luke. Hemendik eta abendura bitarteakoa. Amaieran, topaketa bat egin gura dute lokalizatutako senitartekoekin. Ikerketa honen helburua da Durangoko kanposantuko hobi komunetan ehortzitakoei "gune duina atontzeko aukera bat zabaltzea".
Urte askotako lana
Durangok bonbardaketa handia jasan zuen 1937ko Martxoaren 31n. Ez zen eskualdean bonbardatutako herri bakarra izan, baina Durangokoa izan zen biktima gehien eta hondamendi handiena utzi zuen erasoa. Guztira, 336 biktima zuzen zenbatu ziren. 2001an, Jon Irazabalek bonbardaketari buruzko liburua kaleratu zuen. Bertan argitaratu zuen hilobi komunetan lurperatutakoen zerrenda. Biktima horiei buruz, baina, informaziorik ez dagoela dio Gerediagak. "84 gizon-emakumeri buruzko erreferentzia bakarra izen-abizenak kasu batzuetan, edota txarrenean lurperatu zituzten garaiko plaken erreferentzia-zenbakia baino ez dira".
LURPERATUTAKO BIKTIMAK
Irakurleren batek beheko zerrenda honetako izen-abizenen berri edo susmorik baldin badu, Gerediaga elkarteak gerediaga@geredia.eus helbide elektronikora idaztea eskatu du.
DURANGO / IURRETA
- Concepción Andrade Loma (zibila)
- Jose Aulestiarte Icaran (zibila)
- Maria Cruz Arroyo Majadas (zibila)
- Teodoro Domínguez Macías "Tululú" (zibila)
- Carmen Ereño Canales - Familia aurkituta
- Marcelino Ferandez Pérez
- Carmen Fuentes Alonso (zibila)
- Arturo Gómez Fernçandez
- Jose Irazabal "Curro" (zibila) - Familia aurkituta
- Sebastiana Larrinaga Irube (zibila) - Familia aurkituta
- Dulce María Lezámiz Pérez (zibila)
- Caridad Lezámiz Pérez (zibila)
- Regino Mateos Reposo (zibila)
- Daniel Olea Garaita (zibila) - Familia aurkituta
- Balasi Olea Garaita (zibila) - Familia aurkituta
- Nicasio Pérez Argoitia (zibila)
- Luis Tellitu Belausteguigoitia (gudari) - Familia aurkituta
- Nicolás Uriarte Unamuno (gudari) - Familia aurkituta
- Mª Teresa Uriarte Urriolabeitia (zibila)
- Victoriano Zabaleta y Ormaechea
- Carmen Zaldívar Goicoechea (zibila)
- Concepción Zarandona Orbea (zibila) - Familia aurkituta
- Anselma "la sillera"
ABADIÑO
- Florentina Larrizubiarrementeria (zibila)
MAÑARIA
- Martín de Astarloa y Zubia (gudari)
MALLABIA
- Vicente Larrinaga Güenechea (zibila)
ELORRIO
- Pablo Azcarragaurizar Uríbarren (gudari)
JATORRI EZEZAGUNA
- Florentino Bilbao Guerediaga (gudari)
- Ricardo Crespo Ayerra (gudari)
BILBAO
- Pablo Areitio Cuesta
- Juan Lezama Larrea (gudari)
- Avelino Rico Garcia (gudari)
ERANDIO
- Eduardo Blanco Ramos (gudari)
BARAKALDO
- Ricardo Redondo Mariscal (gudari)
KARRANTZA
- Vicente Santisteban Abascal (gudari)
ZALLA
- Pabl Rolloso Álvarez (gudari)
EIBAR
- Feliciano de Errasti Elgoibar (zibila) - Familia aurkituta
- Vitoriano Lizarriturri Barrutia (zibila) - Familia aurkituta
ELGOIBAR
- Ángel Suárez Echevarria (gudari) - Familia aurkituta
ARETXABALETA
- Concepción Gago Raposo (zibila)
DONOSTIA
- Marcelino García Romeral (zibila)
- Ignacio Lambide
- José Luengas Lapeña (gudari)
- Marcelino Merino Rasines (gudari) - Familia aurkituta
- Ángel Santillana Madrid (gudari) - Familia aurkituta
- Eugenio Vergara Gutiérrez (zibila)