Krisialdi ekologikoaren aurrean egitura ekonomikoek dituzten erronkak aztergai, Hitz liburudendan

Ekaitz Herrera 2021ko urr. 19a, 18:30
Hitz liburu-dendako Gaizka Olabarri eta Nekane Bereziartua, aurtengo otsailean.

Alfons Pérez aktibista kataluniarrak 'Itun berdeak pandemia garaian' liburua aurkeztuko du gaur. Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak lagunduta eskainiko du berbaldia. 19:00ean izango da.

Alfons Pérez Globalizazioko Zorraren Behatokiko aktibista eta ikerlari kataluniarra da. Egunotan Euskal Herrian dago berak idatzitako Itun berdeak pandemia garaian liburua aurkezten, eta gaur, Durangoko Hitz liburudendan egingo du geldialdia. Pérezek gaur egungo egitura ekonomikoek dituzten erronkei buruz egingo du berba, larrialdi klimatikoaren markotik behatuta. Hain zuzen ere, multinazionalei, azpiegitura handiei eta oro har ekonomiaren hazkunde mugagabeari buruzko begirada zorrotza eskainiko du, mahai gainean bestelako eredu sozioekonomiko bat eta deshazkundea ipinita. 

Pérezek EH Bilduko Mikel Otero legebiltzarkideak lagunduta eskainiko du berbaldia. Bukaeran solasaldia egingo dute biek, bertaratutakoen iritziak elkar trukatuta. Liburuaren aurkezpena 19:00etan izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!