Atzerritartasunari buruzko jardunaldi informatiboa bihar, Elkartegian

Anboto 2021ko urr. 19a, 12:28

'Atzerritartasuna: bizilekua eta lana' izeneko saioa eskainiko du Biltzenek, Arreta Juridikorako EAEko zerbitzuak.

Durangoko Udaleko Inmigrazio Sailak hainbat saio antolatu ditu atzerritarrentzat zein atzerriko pertsonekin harremanetan daudenentzat. Saio horietako bat bihar eskainiko dute Durangoko Elkartegian. 18:00etan izango da. Izena emateko 944657091 telefonora deitu beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!