Murillo-Etxebarria eta Karregal-Bilbao bikoteak Peter-en oroimenezko pilota txapelketako finalera sailkatu dira

Anboto 2021ko urr. 17a, 08:50
Nagusien mailako bi bikoteak barikuan, Durangoko pilotalekuan.

Bigarren finalerdiak hurrengo asteko barikuan jokatuko dituzte.

Peter-en oroimenezko pilota txapelketako lehenengo finalistak joan zen barikuan erabaki ziren. Gazte mailan Murillok eta E. Etxebarriak 22-13 menderatu zituzten Etxebarria eta Alvarez. Nagusietan emozio handiko partidu ikusgarria jokatu zuten lau protagonistek eta azkenean Karregalek eta Bilbaok lortu zuten finalerako txartela  Etxebarria eta Morgaetxebarria 22-19 menderatuta. 

Bigarren finalerdiak urriaren 22an, 19:30ean, jokatuko dira Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. Final biak urriaren 29an izango dira.

Gazte mailako bikote biak barikuko finalerdian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!