Baserritar gazteen lana sustatzeko kanpaina baten baitan, argazki saioa egin dute gaur Durangoko Merkatu Plazan

Anboto 2021ko urr. 16a, 20:01
Gaur Durangoko Merkatu Plazan egindako argazki saioko irudia. (Argazkiak: sorland)

Urkiola Landa garapenak martxan jarritako ekimen bat da.

Baserritar gazteen lana prestigiatzeko eta sustatzeko kanpaina baten baitan argazki saioa egin dute gaur Durangoko merkatu plazan. Alde batetik, bertako produktuak ekoizten eta saltzen dituzten ekoizle gazteak badaudela erakutsi gura dute ekimenarekin, hau da, ikusgaitasuna eman gura diete. Bestetik, gaur eguneko belaunaldi berrien zailtasunak zeintzuk diren azaldu gura dituzte.
 
Komunikazio kanpaina honek bi fase edukiko ditu, eta ekintza honekin abiatu dute lehenengo fasea.
 
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!