Izaroren eta Ene Kantaken emanaldietararako sarrerak bihartik aurrera erreserbatu ahalko dira

Anboto 2021eko urriaren 18a

Sarrerak doakoak izango dira, baina durangarrek izango dute lehentasuna horiek hartzeko. Urriaren 30ean izango da Izaroren kontzertua; Ene Kantaken emanaldia, ostera, urriaren 31n. 

Sarrerak Durangoko Arte eta Historia museoan erreserbatu beharko dira, urriaren 19tik 226ra bitartean (biak barne); horretarako, Durangon erroldatutako NAN edo errolda agiria aurkeztu beharko da; eskatzaile bakoitzak sei gonbidapen erreserbatu ahalko ditu, gehienez. Aforoa gaindituz gero, zozketa bidez egingo da banaketa. 

Museoaren ordutegia hau izango da:

- Martitzenetik barikura: 10:00-13:00 / 17:00-20:00

- Zapatuetan: 11:00-14:00 / 17:00-20:00

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!