'Ezer ez ospatzeko' lelopean manifestazioa egin dute gaur Durangon

Anboto 2021ko urr. 12a, 21:10
Argazkia: Maitane Totorika

Urriaren 12an, Hispanitate eguna, manifestazioa egin dute Durangon Ernaik deituta. Bertan gazte andana batu da.

"Gaur ez dugu ezer ospatzeko. Kontrara, 78ko Erregimenari arrakalak biderkatzeko eguna da gaurkoa, Erregimena eta bere zutabe guztiak eraistekoa", adierazi dute gazteek. "Garai nahasi hauetan, Euskal Herriaren eraikuntza helduleku bilakatu behar dugu. Orain inoiz baino gehiago, gazteon egitekoa da euskal errepublika sozialista, feminista eta euskaldunerako bidea egitea", jarraitu dute. Horrez gain, "bizitzak erdigunean jartzen dituen independentismoa eraikitzen" jarraituko dutela esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!