Domekan erreka garbiketa egingo dute Durangon

Anboto 2021ko urr. 11a, 11:06

Errekaren ibilguko hondakinak eta haren ertzetako zaborrak kenduko dituzte. Garbiketa 11:00etan hasiko da Pinondon. Herritarrak deitu dituzte parte hartzera.

Durangoko Udalak eta herriko elkarteek erreka garbiketa antolatu dute domekarako. 11:00etatik 13:30etara izango da garbiketa, Pinondo aldetik hasita. Bilketarako materiala (eskularruak, salabardoak, pintzak eta zabor-poltsak) antolatzaileek banatuko dute. Herritarrek arropa eta oinetako egokiekin joan beharko dute garbiketara. Egitasmoagaz bat egin duten elkarteak Ehiza eta Arrantza Elkartea, Jai Batzordea, Auzo Alai elkartea, Juan de Iciar elkartea, Ourdaiby eta Marisatsa dira. Antolatzaileek herritarrak deitu dituzte bertan parte hartzera, modu partikularrean zein familian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!