Durangoko Udalak 70.000 kilo hondakin erretiratu ditu asteburuan

Anboto 2021ko urr. 10a, 13:31

Kaleak garbitzeko, berriz, 160.000 litro ur erabili dituzte.

Nahiz eta San Faustorik ez ospatu Durangoko Udalak garbiketa dispositibo berezia
prestatu du egun hauetarako. Guztira, 26 langile aritu dira, eta kaleak urez garbitzeko lau kamioi erabili dituzte.

Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, 70.000 kilo hondakin erretiratu dituzte eta 160.000 litro ur erabili dituzte kaleak garbitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!