Mugarra Triatloi Taldeko Barrutia, Miota eta Artiñano Bizkaiko Txapeldun

Maialen Zuazubiskar 2021ko urr. 10a, 12:53

Atzo jokatu zen Bizkaiko Triatloi txapelketa Lekeition. Bertan, Mugarra Triatloi taldeko kirolariek emaitza ezin hobeak lortu zituzten eta euretako lauk Bizkaiko Txapelketan garaipena lortu zuten.

Mutiletan, maila absolutuan, Telmo Barrutiak 14n postua lortu zuen eta junior mailan Bizkaiko Txapela jantzi zuen. Iker Iglesias taldekia, berriz, podiumeko bigarren postura igo zen.

Emakumezkoetan, Uxue Artiñanok eta Paule Miotak Bizkaiko Txapelketan garaipena lortu zuten, kadete eta jubenil mailetan, hurrenez hurren. Lide Azueta, berriz, hirugarren izan zen 23 urtez azpiko kategorian eta beteranoetan Jone Aizpuruak bigarren postua lortu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!