Gorka Pagonabarraga garaile Bizkaiko Bertsolari txapelketako Igorreko kanporaketan

Maialen Zuazubiskar 2021ko urr. 10a, 11:32

Durangarrak finalaurrekoetarako txartela lortu du 482,5 puntugaz.

Atzo Bizkaiko Bertsolari txapelketako kanporaketa jokatu zen Igorreko Lasarte aretoan. Eta bertan Gorka Pagonabarra durangarrak lortu zuen garaipena. Pagonabarragaz batera honako bertsolari hauek ibili ziren bertsotan: Ander Ucelay, Garazi Navarro, Ibai Amillategi, Julen Arzanegi eta Mikel Goiriena.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Bestalde, Tafallan Nafarroako Bertsolari Txapelketako final-laurdena jokatu zen, eta bertan durangon bizi den Erika Lagomak hirugarren postua lortu zuen 350,5 puntugaz. Saioa Etxarri-Aranazko Eneko Lazkozek irabazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!