Durangoko Udalak ziurtatu duenez udaltzaingoaren errefortzuak egongo dira Durangoko ez-jaietan

Anboto 2021ko urr. 8a, 19:31

Epaitegiko agindu batek aurreikusita zeuden udaltzaingoaren errefortzuak bertan behera utzi dituen arren, Durangoko Udalak baieztatu du udaltzaingoaren errefortzuak egongo direla.

Asteon Durangoko udalak iragarri du ez-jaietako egunetan udaltzainen langile kopurua bikoiztu egingo zela. Langileek urriaren 5ean jaso zituzten errefortzuko ordutegiak, ez-jaiak hasi baino egun gutxi lehenago. ELA sindikatutik salatu dutenez "ez da negoziaketarik egon, erabaki unilaterala izan da; gure ustez negoziaketa bat egon beharko zen aurretik". Horregatik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Bilboko epaitegian eta honek arrazoia eman die.

Durangoko Udala epaiaren aurka agertu da. Udal ordezkariek azaldu dutenez epaiari helegitea jarri diote. Hala ere, Durangoko Udalak ANBOTOri baieztatu diotenez udaltzaingoaren errefortzua egongo da ez-jaietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!