Gaur hasiko dira skate park berria eraikitzen Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko urr. 8a, 13:47

Durangoko Udalak urte amaierarako lanak amaituta egotea aurreikusten du. 

Durangoko Udalak Arripausuetako skate park berria egiteko lanei ekin die. Udaletik jakitera eman dutenez, 159.000 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta skateboard, roller eta BMX bezalako hiri kiroletako erabiltzaileentzako gune publiko bat berreskuratu eta dinamizatu gura dute. 

Gaur goizean egindako prentsaurrekoan Daniel Yabar Errioxako skater eta arkitektoak azaldu du, Durangoko skate parka "zaharkituta" zegoela. "Durangokoa zaharkituta zegoen eta erabiltzaileen eskakizunak betetzen ez zituen skate park bat birmoldatzea eta berritzea da helburua", esan du Yabarrek. 

Ane Abanzabalegi eta Jorge Varela zinegotziek erabiltzaileekin batera egindako lanari balioa eman nahi izan diote beharrak identifikatzeko orduan: "Legegintzaldi hasieran skate parkeko erabiltzaileekin egindako bileretan eremu hori birmoldatzeko beharra adierazi ziguten. Pandemiaren ondorio ekonomikoek lehenago egitea eragotzi digute, baina gobernu talde honetan gure hitza betetzen dugu eta epe laburrean patinatzeko instalazio berriez gozatu ahal izango dugu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!