Eixu elkarteak antolatuta, zapatuan Artisauen Azoka egingo dute Durangon

Ekaitz Herrera 2021ko urr. 8a, 11:00

Zapatuan, 26 artisauren lanak ikusi eta eskuratu ahal izango dira Landako Gunean. Azoka goiz eta arratsalde egongo da zabalik, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era

Eixu elkarteak laugarrenez antolatu du azoka, eta aurtengo edizioan arreta berezia ipini du artileari loturiko lanean. Ardi latxaren artilea hartuta, haren transformazio prozesua zelakoa den erakutsiko dute jendaurrean. Maduixa Gorria artisau-etxeko Sandra Cliville arduratuko da prozesua azaltzeaz eta herritarren aurrean egiteaz. Erakustaldia 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era egingo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!