'Patas de Peces' taldeak folk doinuak ekarriko ditu San Agustin kulturgunera, zapatuan

Anboto 2021ko urr. 7a, 14:10

'Pata de Peces' taldea.

Durangoko Palentino Gaztela-Leongo zentroak antolatutako ekimena da.

Folk doinuetatik abiatuta bide berriak esploratzen ditu Palentziako 'Patas de Peces' taldeak. Kontzertua zapatuan, 19:00etan, izango da Durangoko San Agustin kulturgunean.

Sarrera doakoa da eta txartelak Durangoko Arte eta Historia Museoan eskuratu daitezke ordutegi honetan: Gaur eta bihar, 10:00etatik 13:00etara, eta, 17:00etatik 20:00etara; zapatuan, 11:00etatik 14:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!