Eginbideak hasi dituzte Durangoko hainbat autori ispilua apurtu dien ustezko herritarraren kontra

Anboto 2021ko urr. 6a, 16:56

Durangoko udaltzaingoak kalteen ustezko egilea identifikatu du. 

Durangoko udaltzaingoak eginbideak hasi ditu joan zen asteburuan Askatasun Etorbideko hainbat autori atzerako-ispilua apurtu zien susmagarriaren kontra. Ikerketak gertakaria ikusi zuten lekukoen testigantzei eskerrak egin du aurrera. Udaltzaingoak ustezko kalte eragilea identifikatu zuen, trenez beste herri batera joateko ahaleginetan ari zela.

Bestalde, udaltzaingoak gogorarazi du kaltetutako autoen jabeak polizia-egoitzatik igaro daitezkeela salaketa ipintzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!