Guztira herriko 91 argi-puntu hobetuko ditu udalak. Zumalakarregi kaleko 33 argi-puntu aldatuko dituzte; Olleria kaleko 31 eta Mikeldi kaleko beste bost. Horrez gainera, Madalenako eta Landako-Olleriako argiztapenak hobetuko dituzte biribilguneetan eta alboko zebra-bideetan. Udalak kontsumo urriko argiak erabiliko ditu eraginkortasun energetikoa hobetzeko helburuz. "Uste dugu garrantzitsua dela oinezkoen eta gidarien segurtasuna handitzea, harrapaketak saihesteko. Gainera, lan hauek ingurumen arrastoa murrizten lagunduko dute", azaldu dute Aritz Bravo eta Jorge Varela zinegotziek. Lan hauek 94.940 euroko aurrekontua dute. Bestalde, udalak jakinarazi du argiteria publikoaren auditoretza ari dela egiten. Kontsumoa murrizetako asmoz auditoretza energetikoa egiten ari da 22 udal-eraikinetan eta ziurtagiri energetikoa 46 udal eraikinetan.