Ibon Ajuriagojeaskoa garaile Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Durangoko kanporaketan

Anboto 2021ko urr. 3a, 21:03

Ibon Ajuriagojeaskoa, eskuman, bertsotan. (Argazkia: Bertsozale Elkartea)

Gernikarrak finalaurrekoetarako txartela eskuratu du 479 puntugaz. Iruri Altzerreka garaitarra laugarren gelditu da 433,5 punturekin.

Arratsalde honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa jokatu da San Agustin kulturgunean. Honako bertsolari hauek aritu dira lehian: Ander Elortegi Garatea, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Inazio Vidal Gurrutxaga eta Iruri Altzerreka Martinez. Ibon Ajuriagojeaskoak irabazi du kanporaketa, 479 punturekin. Gernikarrak azaroaren 21ean egingo den finalaurrekorako txartela lortu du. 

Bestalde, Iruri Altzerreka izan da kanporaketa honetako Durangaldeko kide bakarra. Garaitarrak laugarren egin du 433,5 puntu poltsikoratuta.

Saioan Leire Garatxena Larrabe aritu da gai jartzaile modura. 

Iruri Altzerreka bertsolari garaitarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!