100 durangarren aurpegiak, Durangoren aniztasuna islatzeko

Aritz Maldonado 2021ko urr. 1a, 13:11

Durangoko Arte eta Historia museoaren kanpoaldean ezarri duten 'DGO2021' argazki instalazioa aurkeztu dute goizean. Txelu Angoitia arduratu da instalazioa osatzen duten ehun argazkiak ateratzeaz. 10 x 10 metroko olanak Durangoko biztanleriaren giza mapa osatzen du obrak. 

"Hilabete luzez ingurukoen aurpegiak ikusi gabe egon behar izan gara. Hurbilekoen aurpegiak ikusteko nostalgia moduko bat izan dut, eta hain zuzen ere hori izan da proiektu honi ekiteko bultzada. Proiektuaren onena, argazki saioetan parte hartu dutenekin ostera elkartzea izan da", azaldu du Txelu Angoitia argazkilariak. Garazi Arrizabalaga Arte eta Historioa museoko zuzendariak erakusketaren "izaera soziala" azpimarratu du. "Gutxitan lantzen ditugu horrelako gaiak erakusketak eta gogoa nuen horrelako zerbait egiteko".

Argazki instalazioan, Durangoko biztanleria sexuaren edota adinaren araberako proportzioetan islatu dute. 

Durangoko Udal ordezkariek kolektibotasunaren garrantzia nabarmendu dute, baita ere. "Gure ezberdintasunetatik haratago, herri anitza eta batua osatzen dugun pertsonen kolektiboa da Durango", azaldu dute Ane Abanzabalegi zinegotzi eta Astarloa Kulturgintzaren presidenteak eta Patxi L. Lakunza zinegotziak.

Inaugurazio ekitaldia

Iluntzeko 19:45ean aurkeztuko dute jendaurrean instalazioa, ekitaldi batean. Bertan, dantza bertikal ikuskizun bat egingo dute, proiekzio batekin lagunduta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!