Durangoko Udalak Aldundiari eskatu dio AP-8ko bidesaria bertan behera uzteko

Ekaitz Herrera 2021ko ira. 30a, 09:10

Durangoko udalbatzak AP-8ko bidesaria kentzea eskatu dio Aldundiari. EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak AP-8 Peajerik ez! plataformako, planteatutako mozioa babestu dute.

Bertan jasotakoaren arabera, "Durangaldeko bizilagunek duela 50 urte eraikitako eta honezkero amortizatutako azpiegitura ordaintzen" jarraitzen dute. EAJ eta PSE-EE abstenitu egin dira. Edozelan ere, udalbatzako lau alderdiak bat etorri dira bat, gaiak sakoneko eztabaidak eskatzen dituela esatean. Larrialdi klimatikoaz, mugikortasun ereduaz, garraio publikoaz eta auto pribatuaren erabileraz hausnartzeko beharra dagoela iritzi diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!