Durangoko skate pista berria urrian hasiko dira eraikitzen

Anboto 2021ko ira. 28a, 14:58

Proiektu berriaren diseinua erabiltzaileen iritzia kontuan hartuta garatu dute. Instalazio berrituak bainuontzi edo 'bowl' bat izango du.

Durangoko Udalak skate pista berria ipiniko du Arripausuetan. Halantxik jakinarazi du ohar batean, eta aurreratu du urrian hasiko dituztela pista berria eraikitzeko lanak. Gaur egungo pista "zaharkituta" geratu dela eta erabaki du udalak instalazioa berritzea. Proiektu berriaren lanketa erabiltzaileekin batera garatu dute eta aditua den kide bat arduratu da berau diseinatzeaz. Udalak azpimarratu du honako proiektu hau legegintzaldi hasieran markatutako gobernu planaren neurrietako bat dela.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!