Bizkaiko txertaketa gune handiak zarratu ditu Osakidetzak. Azken hilabeteetan Landako Gunean martxan izan dena domekan itxi zuten. Osakidetzak emandako datuen arabera, 106.686 txerto dosi jarri dituzte.
Apirilaren 3an jarri zituzten lehenengo txertoak Landako Gunean. Goizean ekin zioten txertoak jartzeari. 62 eta 65 urte bitarteko pertsonak txertatu zituzten. Osakidetzak azaldu zuenez, Abadiño, Berriz, Zornotza, Elorrio, Iurreta, Zaldibar, Ondarroa eta Markiñako herritarrak deituta zeuden.