Plateruenaren etorkizuna erabakitzeko badago ere, Durangoko Azokako egunetan eraikina zabaltzea erabaki du Durangoko Udalak. Plateruenak 2020ko abenduan ateak itxi zituen 18 urteko ibilbideari amaiera emanez. Udaberrian prozesu parte hartzailea martxan ipini zuten kulturgunearen etorkizunari buruz hausnartzeko. 100 herritar, sortzaile, elkarte zein kultur eragiletik gora aritu dira antzokiaren etorkizunari buruz hausnartzen. Udalak dioenez, prozesu horretan proposamen asko egin da Plateruena edukiz hornitu eta eskaintza elikatzeko: "Eskaintza hori proiektu kultural baten aterkipean egotearen garrantzia ere azpimarratu da". Beraz, udalak kulturgunearen
inguruko erabakia hartu bitartean, antzokia zabalik egongo da egun batzuetan. Udal arduradu- nen esanetan, datozen hileetan "aurrerapuso sendoak" egingo dira Plateruenak behin betiko zabaldu ditzan ateak. “Berrirekiera honetarako erabili dugun lemak dioen moduan, leiho txiki bat zabaldu dugu etorkizunaz hausnartzen dugun bitartean. Argi dugu Plateruena indartsu bat behar dugula Durango are indartsuago bat eraikitzeko", gaineratu dute.