Galdakaon egiten ziren frogak Gernikara bideratzen hasi direla salatu du Durangoko EH Bilduk

Anboto 2021ko ira. 22a, 10:50

"Gernikaraino bidaltzen gaituzte frogak egitera", salatu du Durangoko EH Bilduk. 

EH Bilduk salatu duenez, Galdakaon egiten ziren froga diagnostikoak Gernikako ospitalera bideratzen hasi dira, eta hori "injustizia" bat da. "Gernikara bideratzeak, distantzia gehiago ibiltzera behartzeaz gain, garraio publikoan joatea ere zailtzen digu, ez baitago Durangotik garraio publiko zuzenik" kritikatu dute. Horrez gain, Durango eta eskualdeko jendearentzat osasun publikoaren eskubidean "beste oztopo bat" dela adierazi dute. 

"Osakidetzarekin bizi dugun egoera egunetik egunera okerrera doa. Ez da lehen aldia hau salatzen dugula, uda aurretik ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, EAJ eta PSEren eskuetan, eskualdeko osasun zerbitzuetan murrizketak ematen ari zela kritikatu genuen. Orduan entzungor egin ziguten eta beste behin ez da ezer egin", jarraitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!