Durangaldeko zortzi bertsolarik parte hartuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Anboto 2021ko ira. 21a, 17:04

Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordekzariak txapelketaren aurkezpenean.

Guztira, 44 bertsolarik parte hartuko dute txapelketan, tartean, Durangaldeko zortzik: Iruri Altzerreka (Garai), Gorka Pagonabarraga (Durango), Garikoitz Sarriugarte (Zaldibar), Txaber Altube (Abadiño), Igor Galarza (Abadiño), Miren Amuriza (Berriz), Aitor Bizkarra (Abadiño) eta Eneko Abasolo 'Abarkas' (Iurreta).

Osasun egoeraren ondorioz urtebetez atzeratu ostean, urriaren 3an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Durangon. Lehen fase horretan Pagonabarragak, Sarriugartek, Altubek, Galarzak eta Altzerrekak abestuko dute. Azken hau Durangoko kanporaketan lehiatuko da; sei kanporaketa saio izango dira fase horretan, eta saio horietako bakoitzeko irabazlea eta puntuaziorik onena lortu duten lehen lau bertsolariak sailkatuko dira finalaurrekoetara. 

Miren Amurizak, Aitor Bizkarrak eta Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek finalaurrekoetan abestuko dute zuzenean, 2018ko txapelketan finalistak izateagatik. Hiru finalaurrekoetako irabazleak eta puntuaziorik onena lortu duten bost bertsolariek lortuko dute finalerako txartela. Finala abenduaren 18an egingo dute, Bilbo Arenan. Guztira, hamar saio izango dira, beraz. 

Lehen saioetako sarrerak salagai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!