Kultur Aroko ekitaldietan ez da aldez aurreko erreserbarik egin beharko

Anboto 2021ko ira. 21a, 09:29

Eusko Jaurlaritzak kultur ekitaldietarako aforoak %75era handitu ostean, Durangoko Udalak ekitaldietarako aldez aurreko erreserbak kentzea erabaki du. 

Bi emanalditan soilik mantenduko da aldez aurreko erreserbaren neurria, "durangarrei lehentasuna emateko, eta masiboenak izatea aurreikusten delako", azaldu dute ohar baten bidez. Izaroren (urriak 30) eta Ene Kantaken (urriak 31) emanaldietarako sarrerak Durangoko Arte eta Historia museoan erreserbatu beharko dira, urriaren 19tik 27ra bitartean; Durangon erroldatutako NANa aurkeztu beharko dute eskatzaileek. Sei sarrera erreserbatu ahalko ditu eskatzaile bakoitzak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!