Durangon Jolas Eguna egingo dute domekan

Anboto 2021ko ira. 17a, 09:35

Hurrengo domeka bietan ere antolatuko dituzte. Igande honetakoa Tabiran egingo da 11:00etatik aurrera.

Umeek zumitzezko etxolak eraiki ahal izango dituzte dinamika parte hartzaile bat erabilita. Udal agintariek adierazi dute Jolas Egunek "auzoetako espazioan antolaketa ereduaren inguruan hausnartzea" ahalbidetuko duela, "umeen eta helden arteko harremana, umeen autonomia, sormena eta interakzioa" bultzatuta. Udalak adierazi du espazio komunetako jolasari "leku duina" eman gura diola, Haurren Hiriaren sarearen ildoekin bat eginda. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!