Hobekuntza lanak egin dituzte Zabalarran eta Helduen Hezkuntza Eskolan

Anboto 2021ko ira. 14a, 13:06

Durangoko Udalak Helduen Hezkuntza eskolako kantxa asfaltatu du. Zabalarrako sarreretako batean irisgarritasun arazoak konpondu dituzte. 

Udako oporraldiak aprobetxatuta, Durangoko Udalak hainbat eraberritze lan egin du herriko ikastetxe publikoetan. Zabalarran sare bat ipini dute areto futboleko kantxako baloiak geldiarazteko, eta irisgarritasun arazoak konpondu dituzte sarbide berria bihurtu den ateetako batean. Helduen Hezkuntza Zentroko geletan, berriz, termostatoak instalatu dituzte, eta eskubaloi eta areto futboleko zelaian asfaltatze lanak egin. Datozen egunetan kantxa margotuko dute. Lanek, guztira, 38.500 euroko inbertsioa izan dute. 

Udalak iragarri dut datorren hiruhilekoan Landakoko leihoak eta isurkiak aldatuko dituela. Eraikinean 40 leiho daudela eta, horien ordezkapena faseka egingo dute. Udal agintariek jakinarazi dute "ikastetxeekin elkarlanean" jarraituko dutela "Eskola Kontseiluaren bidez, haien beharrizanak ezagutzeko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!