Andereak elkarteak kontzentrazioei berrekingo die emakumeen salerosketaren aurkako performance batekin

Anboto 2021ko ira. 13a, 17:00
Prostituzioaren abolizioaz aritzeko Andereak elkarteak antolatutako jardunaldi bat, San Agustin kulturgunean.

Performancea hilaren 23an egingo dute, Emakumeen Salerosketaren Kontrako Nazioarteko Egunagaz bat eginda. Andra Marian egingo dute.

Bestalde, elkarteak elkarretaratzeen maiztasuna gutxituko duela iragarri du. 2005etik hona astero egin izan dituzte  kontzentrazioak, baina hemendik aurrera hilean behin egingo dituzte, hil bakoitzeko azken eguenean. Elkarteak iragarri duenez, datozen hitzorduak urriaren 28an, azaroaren 25ean eta abenduaren 30ean izango dira. Halaber, azaroaren 25ekoa manifestazioa izango dela aurreratu dute.

Andereak elkartea Euskal Herriko mugimendu abolizionistaren koordinakundeko kidea da, beste 9 talderekin batera. Egitura horren helburua "prostituzioa, pornografia eta alokairuko sabelak indargabetzea" da Andereak-en berbetan, horiek "emakumeen aurkako indarkeriaren muturreko formak direlakoan". Dena dela, elkarteak adierazi du "Euskal Herriko Mugimendu Feministak gure inguruan gertatzen diren hilketen aurka antolatzen dituen elkarretaratezetan ere" hartuko duela parte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!