Leire Vargas durangarra Irun Hiria sarietan saritu dute

Anboto 2021ko ira. 13a, 08:53

'Dena ametsa den irudipena' poema liburuagatik saritu dute Vargas, euskarazko poesiari dagokion sailean. 15.000 euro jasoko ditu. Inoizko parte hartzerik handiena izan dute Irun Hiria Kutxa Literatura sariek antolatzaileen arabera; 44. aldia izan dute aurtengoa. 

Leire Vargas itzulpengitza ikaslea da, eta ANBOTOko kolaboratzailea ere bada. 'Dena ametsa den irudipena' poema liburua abenduan kaleratuko du Elkar argitaletxeak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!