Durangoko Auzo Alai elkarteak kamioi bete eskola material batu du Senegalgo eskola bat hornitzeko

Anboto 2021ko ira. 11a, 14:26

Auzo Alai elkarteko kideak gaur goizean materialez kargatutako kamioiaren aurrean.

Senegalgo eskola 2015ean ireki zen eta gaur egun 600 bat ikasle ditu.

Durangoko Madalena auzoko Auzo Alai elkarteak eskola materiala eta bizikletak batu ditu Senegalera bidaltzeko. Iaz izan zuten ideia, baina COVIDak aurten arte atzeratu du ekimena. Azken hilabete bietan batutako materiala gaur goizean kamioian kargatu eta Santurtziko portura eraman dute. Datorren astean Senegalera bidean jarriko da, itsasontziz.

Auzo Alai elkartean hainbat senegalgar daude. Haien artetik irten zen ideia eta elkartearen bidez gorpuztu da. Durangoko hainbat ikastetxe, erakunde eta herritarren laguntza izan dute materiala lortzeko.

Senegalen, Casamance eskualdeko Darou Thioub herriko eskola batean erabiliko dute materiala: aulkiak, mahaiak, ordenagailuak... Eskola 2015ean ireki zen eta gaur egun 600 bat ikasle ditu.

Bizikletak ere batu dituzte. Izan ere, hango gazte askok hainbat kilometro egin behar dituzte egunero eskolara joan ahal izateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!