Naiara Carreto durangarrak ETB1eko Baserria saioan parte hartuko du

Ekaitz Herrera 2021ko ira. 10a, 19:50

Telebista saioa irailaren 19an hasiko dira emititzen. Carretok saioaren Instagram kontuan aurreratu du "irabaztera" joan dela lehiaketara, "makillaje pilo bat" hartuta.

Euskal Telebistak Baserria saioaren bigarren denboraldiari ekingo dio laster eta apurka-apurka bertan parte hartuko duten lehiakideen izenak argitzeari ekin dio. Naiara Carreto durangarra izango da bertan parte hartuko duen kideetako bat. Carretok 36 urte ditu eta @baserria_eitb Instagram kontuan adierazi duenez, "makilaje pilo bat" hartuta jo du lehiaketa "irabaztera". 

Baserria saioak denboraldi arrakastatsua egin zuen iaz eta erronka horri eutsiko dio aurtengoan ere. Irailaren 19an ekingo diote emisioari. Realitya domeka gauetan emango dute ETB1 katean eta eitb.eus atarian. Horrez gainera, martitzenero, saioari lotutako eztabaida programa bat ere eskainiko dute. Klaudio Landa arduratuko da saioa gidatzeaz eta ondoan izango ditu Amalur Arbelaitz eta Ion Areitio adituak. 

Realityan 24 lehiakidek hartuko dute parte: 12 kaletarrek eta 12 baserritarrek. Horiek guztiak sei bikoteko taldetan egongo dira banatuta, Goienetxeatarren eta Bengoetxeatarren taldeetan. Bikote horiek elkarrekin biziko dira benetako baserri batean, Gautegiz Arteagako Baratze baserrian. Edizio honetan egongo diren beste berrikuntzetako batzuk 'Baserria Chatbot' joko interaktiboa eta 'Baserria' app-a izango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!