Inkesta soziologikoa egingo dute Durangon, herritarren lehentasunak ezagutzeko

Anboto 2021ko ira. 10a, 09:28

Galdeketan 600 durangarrek hartuko dute parte.

Durangoko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, datorren astetik aurrera telefono bidezko inkesta soziologikoak egingo ditu herritarren artean. 600 herritar galdekatuko dituzte, guztira 20 galdera itxi, hiru galdera ireki eta bost galdera soziodemografiko eginda. Inkestagaz, durangarrek udalerriari buruz dituzten lehentasunak eta iritziak ezagutu gura dituzte. Galderak legealdiko lehenengo bi urteetan udal organoetan hartutako erabakiekin egongo dira lotuta. Iker Urkiza eta Patxi Lakuntza zinegotziek adierazi dute hautematen diren ahuleziak eta gabeziak "oso kontuan" hartuko dituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!