Durangoko jabekuntza ikastaroak bueltan daude eskalada, biodantza eta autodefentsa feminista saioekin

Anboto 2021ko ira. 9a, 10:55

Durangoko Berdintasun Sailak ikastaro sorta berritua aurkeztu du. Izena emateko epea irailaren 16an zabalduko dute.

Durangoko Udalak "emakumeen nortasuna eta subjektibotasuna, parte hartze sozial eta politikoa, kultura, genero eta osasun berrien sorrera, ahalduntze teknologikoa, munduko emakumeekiko elkartasuna edo emakumeen autonomia" lantzeko ikastaroak antolatu ditu. Ahal dela presentzialki eskainiko dituzte, momentuko osasun neurrien arabera.

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 16tik 29ra. Andragunean bertan, andragunea@durango.eus helbidean edo 944657092 telefonoan egin daiteke inskripzioa. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!