[EGITARUA] Durangoko Kultur Aro zikloa aurkeztu dute

Aritz Maldonado 2021eko irailaren 9a

Udazkeneko kultur programazioa aurkeztu dute gaur arratsaldean. Durangoko kultur taldeetako ordezkariek parte hartu dute udaletxeko kideekin eta udal ordezkariekin batera. 

KULTUR ARO

URRIA

Urriak 2, zapatua: 

  • Señot Stetsen 'Cuerdo' zirko ikuskizuna, 19:00etan, San Agustin kulturgunean

Urriak 3, domeka: 

  • Errotari talde mikologikoaren XXII. Mikologia azoka, 11:00etan Landako Gunean
  • Jolas eguna, 11:00etan, Murueta Torren
  • 'Arineketan', 18:00etan Landako gunean. 

Urriak 9, zapatua: 

  • Marisatsa, XI. Nekazaritzako eta eskulangintzako produktuen erakusketa eta salmenta, 09:00etan, Andra Mariako elizpean
  • Eixu elkartearen artisau azoka, 10:30ean Landako gunean.

Urriak 10, domeka: 

  • Durangoko abesbatzak, 19:00etan Andra Marin 

Urriak 12, martitzena: 

  • Haurrentzako margo eta marrazki lehiaketa, 10:00etan San Fauston
  • 'Patata tortilak egin eta dastatu', 17:00etan San Fauston (Bertan behera)
  • Batura zikloa Josu Okiñena eta Liana Gourdjiaren kontzertua, 18:00etan, San Agustin kulturgunean.

Urriak 13, eguaztena: 

  • 'Paellak egin eta dastatu', 10:00etan San Fauston (Bertan behera)
  • Haurrentzako jolasak, 17:00etan San Fauston
  • Vaiven zirkuaren 'Esencial', 18:00etan Landako gunean

Urriak 15, barikua: 

  • 'Suharra' dokumentala San Fausto gogoan zezenzale elkartearen eskutik, 19:00etan Zugazan
  • Txin Txaun kolektiboaren 'Imbebible', 20:00etan San Agustin kulturgunean
  • Bertso saioa: Aitor Mendiluze, Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Unai Iturriaga. Gai jartzaile: Ainhoa Urien, 22:30ean, Landako Gunean

Urriak 16, zapatua: 

  • Haurrentzako ikuskizuna, 17:00etan, San Fausto auzoan
  • 37. zesta punta txapelketaren finala, 18:00etan, Ezkurdiko frontoiean.
  • La porteña Tangoren 'Alma de bohemio', 20:00etan, Landako Gunean

Urriak 17, domeka: 

  • Mugarri eguna, 08:30ean, Andra Mariako elizpean
  • Nekazaritza azoka, 11:00etan, Andra Mariako elizpean.
  • Haurrentzako margo eta marrazki lehiaketaren sari banaketa, 12:00etan, San Fauston.
  • Tabira Musika Banda, 13:00etan, Landako gunean. 
  • Durango Uria pintura lehiaketaren sari banaketa, 13:00etan, Ezkurdin. 
  • Pedras de Cartón konpainiaren 'Lazaro de Tormes', 18:00etan San Agustin kulturgunean
  • Euskal dantzak, Kriskitin dantza taldearen eskutik, 18:00etan, Landako gunean. 

Urriak 21, eguena: 

  • Goitibera antzerki taldearen 'Kasilda, bukatzen ez den sua', 19:00etan, San Agustin kulturgunean.
  • 'Los excursionistas' eta 'El paraguas' laburmetraien emanaldia, 20:00etan, San Agustin kulturgunean. 

Urriak 23, zapatua: 

  • Krego-Martin danzaren 'Charadas', 19:00etan, San Agustin kultur gunean.
  • Silboberri txistu elkartearen kontzertua, 20:00etan, Landako gunean.

Urriak 24, domeka: 

  • Verdiniren 'Nire, zure, gure Verdini: 25 urte', 18:00etan Landako gunean

Urriak 29, barikua: 

  • XI. Peter memoriala, 19:30ean Ezkurdi Jai Alain
  • Markeliñeren 'Andante', 22:00etan, San Agustin kultur gunean.

Urriak 30, zapatua: 

  • Izaro, 22:00etan, Landako Gunean.

Urriak 31, domeka: 

  • Ene Kantak, 'Liluragarria', 12:00etan eta 17:00etan, Landako Gunean.
  • 'Wasted' antzezlana, 19:00etan San Agustin kulturgunean.

AZAROA

Azaroak 5, barikua: 

  • Valentin Larrea Yturberen lanak, 20:15ean, San Frantzisko elizan.
  • Puro Relajo, 22:00etan, Landako gunean. 

Azaroak 6, zapatua: 

  • L´Atelier dantza eskola, 18:00etan, Landako Gunean. 

Azaroak 7, domeka: 

  • Sugarri fanfarria, 18:00etan, Landako Gunean. 

Azaroak 12, barikua: 

  • Pol Alvarezen kontzertua, 20:15ean, Andra Marian. 
  • Mikel Urdangarin, 22:00etan, Landako gunean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!