Durangoko Udala udaltzaingoaren egoitza berritzen hasi da. Orain arteko espazioa berrantolatuko du "egungo premiei" erantzuteko. Herritarrei begirako daturik esanguratsuena sarbide berria izango da. Arkupeen aldetik sartu barik, herritarrek Barrenkaletik sartu beharko dute aurrerantzean, Herritarren Arretarako Zerbitzuaren sarbide berritik. Horrez gainera, udalak ur-hornidura, saneamendua eta berogailu sistema berritzeko jarduketak egingo ditu egoitzan. Gobernu taldeak "konpromiso argia" adierazi du udal langileen segurtasuna bermatzeko.
Lanek sei hilabeteko epea eta 521.000 euroko aurrekontua dute. Obrak egin bitartean, udaltzaingoa Elkartegiaren ondotik ari da lanean.