Durangoko EAJk Gobernu Taldeari kale zurrutagaz amaitzeko neurriak hartzeko eta udaltzainen presentzia handitzeko eskatu dio

Anboto 2021ko ira. 7a, 17:03

Durangoko EAJk gaur goizean mozio bat aurkeztu du udalean. Bertan hainbat eskari egiten dizkie Gobernu Taldeari. 

"Azken asteburuetan gertatutakoaren ondoren non botiloi masiboen ondorioz durangarrek Pinondoko kaleak, Mañariako ibaia eta Santa Ana plaza zikinez eta kristal hautsiez beteta ikusi duten, eta Fray Juan Zumarragaren eskulturari egindako pintadak bezalako ekintza bandalikoen ondoren, Durangoko EAJk mozio bat aurkeztu dugu", adierazi dute prentsa ohar bidez. Mozioan EH Bilduk eta Podemosek osatzen duten Gobernu Taldeari "erantzukinak bere gain hartzeko" eskatu diote. Eta gobernu taldeak lehenbailehen "horrelako jarrerak geldiarazi" beharko lituzkeela zehaztu du Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak.

Bestalde, jeltzaleek kale zurrutagaz amaiteko udaltzainen presentzia indartzeko, ordutegien kontrola zehazteko eta herritarren segurtasunerako kaleen garbitasuna indartzeko eskatu dute. "Oposiziotik eskura ditugun tresna guztiak erabiliko ditugu Durango garbiago eta arduratsuago baten alde lan egiten jarraitzeko, batez ere atsegina, bizitzeko zein bisitatzeko", bukatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!