56. Durangoko Azoka presentziala eta digitala izango dela azaldu du Gerediagak. "Momentuko osasun neurrien arabera", bisitari kopuru mugatu batek Landakoko erakusmahaiak bisitatu ahalko ditu, horrela, "urteroko sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak berreskuratuz". Bestalde, iazko online salmentak izandako harrera ona ikusita, aurten ere online denda bidezko zerbitzua eskaintzea erabaki du Gerediagak, "parte hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskainiz eta bertaratu ezin diren kulturzaleei ere erosketa ahalbidetuz".
Hain zuzen ere, Durangoko Azokan parte hartzeko asmoa duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek gaurtik aurrear eman dezakete izena; irailaren 19ra bitartean eman dezakete izena.
Sormen Bekaren laugarren edizioa
Sormen Bekaren laugarren edizioan izena emateko epea ere zabalik dago. Kultur sorkuntza digitala du ardatz Sormen Bekak; 15.000 euroko diru saria jasotzeko aukera du irabazleak. Irailaren 21era arte egongo da izena emateko aukera.