Durangoko Udalaren arabera 7,93koa da Durango Kirolaken erabiltzaileen asebetetze-maila

Anboto 2021ko ira. 2a, 13:47

Durango Kirolekeko arduradunek datozen hilabeteetarako Hobekuntza Plana landu dute. Plan honek hiru ildo jorratuko ditu: bezeroen segurtasuna, osasuna eta zerbitzuen erraztasuna. 

"Azken bi urteak oso gogorrak izan dira barne lanketa mailan, pandemia honek sekula pentsatu ez genituen egoerak sortu dizkigulako. Esfortzu handia egin dugu durangarroi kirol zerbitzu ahalik eta duinenak eskaintzeko asmoz, eta, erabiltzaileen inkesta honen emaitzak ikusita, pozik gaude eginiko lanarekin, nahiz eta badakigun hobetu dezakegula", adierazi dute ohar baten bidez. 2020/2021 ikasturteko erabiltzaileen artean asebetetze-maila inkesta egin ostean, hauen puntuazioa 7,93 puntukoa izan da. 

Horrez gainera, Durango Kirolakeko arduradunek erabiltzaileen jarrera eskertu gura izan dute, "instalazioetan erabiltzaileen arteko kutsatzerik ez dutelako ezagutu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!