Durangoko Fashion Gauerako modeloak aukeratzeko castinga, irailaren 6an

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 2a, 10:31

Desfilan Durangoko saltokiek 2021eko udazken-negu denboraldiko porposamenak aurkeztuko dituzte.

Dendak Bai merkatari elkartea modelo bila dabil irailaren 24an egingo duen Durango Fashion Gaueko desfilerako. Modeloak aukeratzeko castinga irailaren 6an izango da, 17:00etatik 20:00etara bitartean, Udal Euskaltegiko Berbagune gelan. Castinga covid-19arekiko prebentzio eta higiene-neurriak hartuta egingo da.

Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekimenean 18 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahalko dute. Umeei dagokienez, aurreko edizioan lez, umeen dendek beraien modeloak aukeratuko dituzte; beraz, ez dira castingera aurkeztu beharko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!