'Zer nahi duzu nitaz? Igel urdin bat besterik ez naiz' erakusketa inauguratuko dute barikuan

Anboto 2021ko ira. 1a, 18:00

EHUko Pintura Masterreko ikasleak diren Marcos Ricoren eta Edurne Naberanen lanak ikusgai egongo dira Durangoko Arte eta Historia museoan irailaren 3tik aurrera. 18:00etan izango da ate irekiera ekitaldia. 

Biek 2020-2021 ikasturteko Master amaierako lanean aurkeztu zituzten ikusgai egongo diren obrak. 

Regoyosen erakusketa, historiako bisitatuena

Bestalde, Dario de Regoyosen lanak batzen dituen Durangoko begirada inpresionista erakusketa Durangoko Arte eta Historia museoaren ibilbideko erakusketarik bisitatuena dela adierazi du Durangoko Udaleko iturriek. Azken hiru hilabeteetan, 3.292 bisitari jaso ditu museoak; 34 bisita gidatu antolatu ditu museoak, baita ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!