Guztira zazpi lekualdatze iragarri ditu Espetxe Zuzendaritzak. Basauriko espetxera ekarriko dituzte lau euskal preso eta bi Zaballara. Zazpigarren bat Palentziako Dueñas kartzelatik Kantabriako Duesora hurbilduko dute. Merinogaz batera honako preso hauek hurbilduko dituzte: Joseba Lerin, Jon Etxebarria, Ibai Aginaga, Josu Ordoñez eta Asier Rodriguez.