Mendibeltz areto futbol taldea jokalari bila dabil nesken taldea mantendu ahal izateko

Anboto 2021ko abu. 21a, 14:50

Aurretik esperientzia dutenentzako nahiz hasiberrientzako atea irekita dutela diote klubetik.

Durangoko Mendibeltz areto futbol taldeak jokalari berriak behar ditu nesken taldea atera ahal izateko. Orain zazpi jokalari dituzte eta urrian hasiko den Bizkaiko ligari bermeekin aurre egiteko gutxienez hamar bat behar dituztela azaldu dute. 

Taldera batu ahal izateko baldintza bakarra 15 urtetik gora izatea da. "Berdin da aurretik areto futbolean jokatu duten ala ez. Taldean denetarik dugu. Batzuek bizitza osoa daramate eta beste batzuek urtebete bakarrik. Guk nahi duguna kirola egiteko aukera bat eskaintzea da eta gustatzen bazaie eta engantxatzen badira oraindino hobeto", adierazi du Mendibeltz klubeko Eneko Sampedrok. 

Interesatuek honako telefono honetako whatsappera idatzi dezakete: 657 770 108. Klubeko instagram sare sozialera ere idatzi daiteke: Mendibeltzkt.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!