Kulturalaren entrenamendu eta lagunarteko partiduetan publikoa egotea baimendu dute

Maialen Zuazubiskar 2021ko abu. 11a, 09:27

Artxiboko irudia

Klubak 'Durango Gara' kanpaina martxan jarri du bazkideak egin asmoz. 

Taldeak sare sozialetan jakitera eman duenez, Durangoko Udalak eta Durango Kirolakek entrenamenduetan eta lagunarteko partiduetan publikoa egotea baimendu dute. Aforoa mugatua izango da, Eusko Jaurlaritzak markatzen duena. Taldearen hitzetan, publikoa baimentzea "berri ezinhobea" da. 

'Durango gara' kanpaina
Durangoko Kulturalak ‘Durango Gara' bazkideak erakartzeko kanpaina abiatu du, datorren denboraldiari "familia handitzeko". "Kulturalak ezingo luke aurrera egin bazkideen babesik gabe. Jendea Tabirara etortzea, durangarrengana hurbiltzea eta familia handi honetako kide izatea nahi dugu, guztion artean indartsuagoak garelako eta Durango garelako ", azaldu dute klubeko arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!