"Luxu bat izaten ari da erakusketa hau Durangon izatea, eta jendearen erantzunak erakutsi digu egindako apustuak pena merezi izan duela. Durangoko Udaletik kulturaren aldeko apustu sendoa egiten jarraituko dugu zentzu guztietan, kulturak herri bezala aberasten gaituelako", azaldu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Ane Abanzabalegi Astarloa kulturgintzako lehendakari eta zinegotziak ere balorazio positiboa egin du.
Guztira, 2.000 lagun baino gehiagok bisitatu dute erakusketa.
Erakusketak Dario de Regoyos margolari asturiarraren bederatzi koadro batzen ditu, tartean, 'Azoka Durangon'.