Bonuak urriaren bueltan ipiniko dituzte erabilgarri, eta komertzioetako bonuekin erabilitako mekanika beragaz baliatu ahalko dira. Neskutz Rodríguez Herriaren Eskubidea taldeko zinegotziak aurreratu duenez, herritarrek 10 euroan eskuratu ahalko dituzte bonuak, gero 20 euroko kontsumoa egin ahal izateko. Hori bai. Rodríguezek azpimarratu duenez, bonua tabernaren batean kontsumitzeari ekiten dionak taberna horretan agortu beharko ditu 20 euroak. Udalak 35.000 euro ipiniko ditu egitasmorako.