Ekainaren 7an Bizkaiko Foru Aldundiko hiru funtzionarioren eta Sergio Murillo Gizarte Ekintzako Foru Diputatu durangarraren kontrako epaiketa hasi zen Bizkaiko auzitegian. 2017an, Foru Aldundiak bere alabaren zaintza kendu zion Irune Costumerori, GAS Guraso Alienazioaren Sindromea argudio moduan ipinita. Costumerok salaketa ipini eta auzibideak hasi zituen lau akusatuen kontra. Orain iritsi da epaia: epaileak auzipetutako lau funtzionarioak absolbitu eta arrazoia eman dio Bizkaiko Foru Aldundiari.