Durangoko Udalak asteburu honetan amaituko ditu duela aste batzuk kioskoan hasi zituen berritze lanak. Lanak bukatuta, herriko toki "enblematiko" bat berreskuratuko du. "Ideia ona iruditu zitzaigun udal banda izatea espazio enblematiko honen buru. Horrela, musika berriro ere entzungo da Ezkurdiko kioskoan, garai batean bezala", azaldu dute udal ordezkariek.
Udalak kioskoa berritzeko lanak hasi zituen duela bi hile. Barrualdea "oso hondatuta" zegoela eta forjaketak "egiturazko sostengu-arazoak" zituela eta bertan esku hartzea erabaki zuen. Lanek ia 35.800 euroko aurrekontua izan dute.