Tabirako igerilekua goizetan eta arratsaldeetan, bietan erreserbatu ahalko da aurrerantzean

Anboto 2021ko uzt. 15a, 11:29

Erreserbak gaurtik aurrera egin ahalko dira, www.durangokirolak.net helbidean.

Orain arte eguneko txanda bakarra, goiza ala arratsaldea, erreserbatzeko aukera izan dute herritarrek, baina gaurtik aurrera, biak, goiza eta arratsaldea erreserbatzeko aukera izango dute. Bi txandak hartzen dituenak igerilekutik irten beharko du goizeko txanda bukatzean, eta berriro sartzeko aukera izango du arratsaldekoa hasitakoan. Ordutegiak ez du aldaketarik jasango. Igerilekuek 10:30etatik 15:00etara eta 15:30etatik 21:00etara jarraituko dute zabalik. Arratsaldeko lehen orduko tarte horretan, 15:00etatik 15:30etara desinfekzio lanak egiten jarraituko dute. Tabirako igerilekuek 1.140 erabiltzailerentzako aforoa dute uneotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!